Bertso-afaria Larrainak antolatuta, Pulpo Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2020ko mar. 11a, 15:58

Larraina Zumaiako euskara-taldeak antolatuta, bertso-afari berezia izango da Zumaian martxoaren 27an, Pulpo elkartearen laguntzarekin.

AUSKALO ZEINEK JARRIAK bertso zaharrak eta berriak izenarekin irudikatu dugu arrats horretako saioa. Bertan, Eñaut Agirre eta Jexux Mari Irazu izango ditugu gurekin, noiz edo noiz asmatu, josi eta botatako bertsoak, eurak bakarrik kantatzen edota elkarrekin gozatzen…, auskalo! Ezagunak eta ezezagunak… Eta, seguru, umore ezin hobean!

Larrainako kide garenok animatu nahi ditugu herritarrak euskararen inguruan pentsatzera, eztabaidatzera, kexatzera, eskatzera, bizitzera…, eta, batez ere, gozatzera. Horixe baita aukeretako bat! Proposamenak taldean egiteko asmoa dugu, elkarlanean, batzuetan txiki-txikitik eta bestetan handira joz, eta beti herriko euskararen giroa sendotzeko asmoarekin.

Horregatik, gure nahia da herriko elkarteen laguntzarekin herriko jendea elkartzeko aukerak proposatzea. Nahi horrekin hasi dugu ibilbidea Pulpo elkartearekin, elkarrekin antolatu baitugu bertso-afaria! Hemendik aurrera beste elkarteekin ere arituko gara, bestelako ekimenak ere bultzatzen.

Gozatzeko aukera izango dugu! ANIMATU eta erosi tiketa!!!

Tiketaren prezioa: 25 €.

Salgai: Nikol, Ttakun eta Goiko tabernetan.