Larraina Euskara Taldearekin bilera egin du Euskaltzaleen Topaguneak

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2020ko mar. 1a, 23:18

Larraina Euskara Taldeko eta Euskaltzaleen Topaguneko kideek elkarren berri izateko lehen bilera egin zuten.

Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herriko hainbat txokotako euskaltzaleen taldeekin egiten ari den bilera sortaren barruan, Larraina Euskara Taldekoekin bildu zen. Kike Amonarriz, Rita Aldabaldetreku eta Sara Saizarrek eman ziguten Topagunearen berri: euskaltzaleen mugimendua nola antolatuta dagoen, herriz herri euskaltzaletasuna sustatzeko erronka nagusiak zein diren, Topaguneak nolako zerbitzuak eskaintzen dizkien euskaltzaleen elkarteei, eta beste hainbat kontu azaldu zizkiguten. Larraina Euskara Taldeko kideok, berriz, 2018ko Euskaraldiaz geroztik taldeak egin duen ibilbidea azaldu genien. Esku artean dauzkagun ekimenak ere aurkeztu genizkien.

Aurrera begira, elkarlana sustatzeko eta harremanetan jarraitzeko konpromisoa hartu genuen bi taldeek.