Lansaioa

Erabiltzailearen aurpegia

Urtarrilaren 15ean lansaioa egingo dugu, 2020ra begira, eta Zumaiako euskaltzaleak gonbidatu nahi ditugu.

Urrian aurkeztu genuen jendaurrean Larraina Euskara Taldea. Harrezkero, lanean jarraitu dugu, eta 2020ra begira dauzkagun asmoen eta nahien berri emateko, gehiago lantzeko eta denon artean osatzeko, lansaioa egingo dugu datorren asteazkenean, urtarrilak 15, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Alondegian.

Euskaraz bizi eta Zumaian euskara sendotu nahi dugu, eta horretarako badago zer eta non egina. Elkarrekin jarduteko badaukagu nahiko leku gure larrainean, eta etortzera animatu nahi ditugu Zumaiako euskaltzaleak.