Oier Sarasketa Irastortza, hirugarren Gipuzkoako xake txapelketan, maila absolutuan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2023ko aza. 27a, 14:00

13 urteko xake jokalariak hirugarren postuan amaitu du Gipuzkoako txapelketa. Bi hilabeteko epean, zazpi kanporaketa gogor eta lau orduko partida amaigabeak jokatu ditu Gipuzkoako senior jokalari onenen aurka, partida bakar bat ere galdu gabe.

Urtean zehar Xixonen, Donostian eta Barakaldon jokatutako txapelketetan lortutako emaitza handiei esker lortu zuen zumaiar jokalari gaztean gutxieneko puntuazioa txapelketa absolutuan parte hartu ahal izateko.

Emaitza horiei esker, Oierrek 2000 ELO puntuko langa gainditzea lortu du, bere adineko gazte gutxik lortzen dutena.

Oierrek hurrengo erronka Benidormen (Herrialde Katalanak) du. Izan ere, abenduaren 1etik 10era Oierrek bi txapelketatan parte hartuko du, bata nazioarteko opena, eta, bestea, taldekako torneoa. Hara, Hondarribiko Marlaxka eta Gasteizko Martintxoren lagunek gonbidatu dute.

Zorte on, eta jarraitu gozatzen!