Zumaiako xake klubeko kideek emaitza onak lortu dituzte Zumarragan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2023ko uzt. 4a, 10:57

Kbi taldeko lau kide Zumarragako xake txapelketan egon dira, eta Oier Sarasketa izan da bertako garailea.

Larunbatean Zumarragan jokatutako Xake Txapelketan izan ziren Zumaiako Kbi xake taldeko kideak.  Sei erronda jokatu zituzten txapelketan, eta Oier Sarasketak lortu zuen lehenengo postuan sailkatzea, 5,5 puntu eskuratuta. Oskar Aizpuruak hiru puntu lortu zituen, eta horrenbestez, hamairugarren postuan sailkatu zen. Valeria Baezek eta Aitor Sarasketak, aldiz, bi puntu lortu zituzten.