Ligako lehen partidak jokatu dituzte Kbiko xakelariek

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2023ko urt. 16a, 09:30

Pasa berri den larunbatean jokatu dituzte Kbi Zumaiako xake klubeko jokalariek Gipuzkoako xake ligako lehen partidak. 

Pasa den asteburuan abiatu da Gipuzkoako xake liga, eta Kbi Zumaiako xake klubeko jokalariek lehen partidak jokatu dituzte. Zumaiako klubak hiru talde atera diru aurten: bigarren mailan arituko da bat, eta hirugarrengoan beste biak.

Bigarren mailan, Bergaran jokatu zuen lehen jardunaldia Kbi A taldeak eta bina berdindu zuen etxeko taldearen aurka. Hurrengo asteburuan ere etxetik kanpo jokatuko du, Donostian, Gros K-ren aurka.

Hirugarren mailan, aldiz, elkarren aurka aritu ziren Kbi B eta Kbi C taldeak. Azken hauek izan ziren arratsaldeko garaileak 4-0 emaitzarekin. B taldeak etxean jokatuko du hurrengo jardunaldian, Billabona E-ren aurka, eta C taldeak Hondarribian, Hondarribia Marlaxka D-ren aurka.