Emaitza onak Zumaiako jokalarientzako Gipuzkoako xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia

Zazpi asteren ondoren, pasa den larunbatean bukatu zen txapelketa.

Oier Sarasketa Irastortza Gipuzkoako 3. mailako txapeldunordea izan zen; partidarik galdu gabe, bigarren mailara igotzea lortu zuen. 49 jokalarik hartu zuten parte, haien artean Oier gazteena; bere lehendabiziko txapelketa izan arren, maila bikaina erakutsi zuen. Aitor Sarasketa Osak, aldiz, 19. postuan bukatu zuen, eta ez zuen mailaz igotzea lortu.

Lehen mailako txapelketan, aldiz, 23 jokalarik hartu zuten parte. Xabier Aranzabal Agirrek txapelketa bikain hasi zuen, baina arerio gogorrak izan zituen bidean, eta 12. postuarekin konformatu beharra izan zuen. Bere lehen urtea izan da lehen mailako txapelketan, eta hurrengo urteetarako eskarmentu ederra hartu du.

Bestalde, pasa den igande honetan, umeen Gipuzkoako Gaztedi Kutxako txapelketaren baitan, zonaldeko bat jokatu da Zumaian. 16 ume zumaiarrek hartu dute parte, eta taldeka jokatu dute euren artean. Giro oso atseginean, ederki pasa dute denek!