Xakean ikasi eta murgiltzeko aukera bikaina

Erabiltzailearen aurpegia

Internetek aukera desberdinak ezkeintzen ditu xakean aritzeko

Ordu asko pasako ditugu etxean, nola bete jakin gabe, eta xakea izan daiteke hortarako plan alternatibo bat. Hona hemen aukera desberdinak:

- Xakean lehen pausuak eman nahi duenarentzat : https://contraelcoronavirusajedrez.com/  . Klaseak on-line dira eta zerotik hasiko dira. Gaur astelehena aurkezpena eta bihar lehen klasea.

- Xakeko arauak dakinentzat eta hobetzeko asmoarekin daudenak:  https://youtu.be/kGklYCeuNZE  . Miguel Illescas maixu handiak emandako klaseak. Gaur 17:00 tan hasiko dira.

- Bestalde https://lichess.org/ plataforma gomendatu nahiko genuke, hemen partidak on-line jokatzeko aukera. Milaka jokalari daude egun guztian zehar eta plataforma berak, zure mailako jokalariekin parekatzen zaitu.

Eta nola ez, On-line txapelketak ere badaude, gaur 18:00 tan I. Grand Prix on-line Ajedrez vasco txapelketa jokatuko da eta bertan gutxienez 2 zumaiarrek hartuko dute parte. 

Animatu xakean ikasten eta konfinatuta pasako dugun denboraldi hau modu hobeago batean pasako dugu!!!