Gipuzkoako eskolarteko xake txapelketa jokatuko da martxoaren 23an Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2019ko mar. 11a, 08:24

Martxoaren 23an Eskolarteko Xake txapelketa jokatuko da Zumaian.

Kbi Zumaiako Xake Klubak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Zumaiako zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Zumaian.

Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2019ko martxoaren 23a.
  • Ordutegia: 16:00etatik 18:30era (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da).
  • Tokia: Kbi Xake Klubaren lokalean. Beheko plazako zaharretxeko lehen solairuan.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago:

  • Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotako ikasleak.
  • Alebinak: 2007 eta 2008 urteetan jaiotako ikasleak.
  • Benjaminak: 2009an eta beranduago jaiotako ikasleak.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko idatzi helbide honetara: zumaiakoxaketaldea@gmail.com