Zumaiako xakelari gazteak nagusi Azkoitian

Bikain aritu ziren Azkoitiko xake festara joan ziren Zumaiako 7 gazteak.

Emaitza oso onak atera zituzten Zumaiako 7 gazteak Larunbatean Azkoitian jokatu zen xake festan. Kontutan izan behar da xakean lehen pausuak ematen ari direla gehienak, eta, hala ere, bikain aritu ziren guztiak. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Sarasketa Irastortza Oier : 1º

Alkorta Bikendi Julen      : 4º

Goni Mauleon Enaut       : 8º

Linazisoro Alfonso Lizar   : 9º

Gorritiberea Mujika Jakes : 10º

Arrieta Andde                : 11º

Irure Zubimendi Martin     : 12º


Bestalde KBI Zumaiako Xake Klubak gogorazi nahi du datorren astean hasiko direla xake ikastaroak eta izen-emateak irekita jarraitzen duela. Informazio gehiago zumaiakoxaketaldea@gmail.com