Etxealditik Euskaraldira, Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko api. 25a, 09:39

Jolasak euskaraz egiteko deia egin zuen atzo Etxealditik Euskaraldira ekimenak. Egun horretan bertan Euskaraldiak Zumaian duen kudeatzaile Sara Saizar izan zen zortzigarren Katuplaza irratsaioko gonbidatua Zumaiako Irrati Piratan. 

Euskaraldiaz eta beste zenbait gaiez hizketan izan zen Saizar saioan. 

Gai gehiago ere landu zituzten. Albiste laburren ondoren, Aritz Paredesek musika gomendioak egin zituen, eta Joanito Dorronsorok bere seme Enekoren puntuari erantzun zion.

Hemen entzun daiteke zortzigarren Katuplaza irratsaioa.