Gari Zubeldia arrantzalea, Katuplazan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko api. 20a, 15:44

Arrantza mundua izan da hizpide Katuplazako zazpigarren irratsaioan. Gari Zubeldia arrantzale zumaiarra izan da Zumaiako Irrati Piratan ematen den saioko gonbidatua.

Herriko albiste laburrak aipatu dituzte, eta Leire Aranok literatur gomendio batzuk eman ditu. Puntu-erantzun katean, Eneko Dorronsorok Gorka Imazen kateari erantzun dio.

Zumaiako Irrati Piratako irratsaio hau FMko 93.00 sintonian entzun daiteke.