Koronabirusaren egoera Estatu Batuetan, Katuplaza saioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko api. 13a, 12:00

Covid-19 gaitza mundu osora zabaldu da, eta gaur egun Estatu Batuak dira hildako gehien dituen herrialdea. Nevadako Renon bizi den Nerea Eizagirre elkarrizketatu dute Katuplaza irratsaioko seigarren saioan.

Zumaiako Irrati Piratako saio honetan geopolitika ere izan dute hizpide. Mikel Gaztañaga eta Oier Zeberio izan zituzten gonbidatu. Herriko albiste laburrak ere eskaini zituzten.

Katuplaza Zumaiako Irrati Piratako irratsaioa da, eta FMko 93.00 sintonian entzun daiteke.