KZguneak otsaileko ikastaroak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia KZguneaZumaia 2018ko urt. 19a, 16:32

Forondako kultur etxean kokatuta dagoen KZguneak, otsailean zehar herritarrentzat eskuragarri dituen ikastaroen berri eman du. Ikastaro hauek bi kategoriatan banatzen dira: aurrez aurrekoak eta urrunekoak.

Ikastaroen artean, Google apps, oinarrizko Interneta, irudien trataera, ofimatika eta sare sozialak daude, besteak beste.

Hauek dira otsaileko ikastaroak eta horien ordutegia:

- Google apps (aurrez aurrekoa): 

     1) Gmail: 2018/02/19 - 2018/02/20, 16:00 - 18:00, gazteleraz. (4 ordu)

     2) Google calendar: 2018/02/21, 16:00 - 18:00, gazteleraz. (2 ordu)

     3) Google drive: 2018/02/22 - 2018/02/23, 16:00 - 18:00, euskaraz. (4 ordu)

* Urrunekoa: Norbere erabilerarako Google Aplikazioak, 2018/02/05 - 2018/03/07, gazteleraz. (40 ordu)

- Irudia (urrunekoa):

Argazki ukitua GIMP erabiliz, 2018/02/26 - 2018/03/27, gazteleraz. (40 ordu)

- Oinarrizko Internet (urrunekoa):

Lan-bilaketa Interneten, 2018/02/26 - 2018/03/27, gazteleraz. (40 ordu)

Ofimatika-Software librea (aurrez aurrekoa):

Ofimatika tresnak - LibreOffice: 2018/02/05 - 2018/02/16, 16:00 - 18:00, euskaraz. (20 ordu)

* Urrunekoa: Ofimatika orokorra: 2018/02/05 - 2018/03/07, gazteleraz. (40 ordu)

- Programazio eta garapena (urrunekoa):

Wordpress: Zure webgunea sortu: 2018/02/05 - 2018/02/21, euskaraz. (20 ordu)

- Sare sozialak 2.0 (aurrez aurrekoa):

Twitter. Momentuan momentuko informazioa: 2018/02/26 - 2018/02/27, 16:00 - 18:00, euskaraz. (4 ordu)

* Urrunekoa:

      1) Twitter: 2018/02/05 - 2018/02/14, gazteleraz. (4 ordu)

      2) Pinterest: 2018/02/19 - 2018/02/28, gazteleraz. (4 ordu)

- Smartphoneak eta tabletak (aurrez aurrekoa):

      1) Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi: 2018/02/05 - 2018/02/13, 18:00 - 20:00, gazteleraz. (14 ordu)

      2) Google Aplikazioak zure gailuetarako: 2018/02/14 - 2018/02/20, 18:00 - 20:00, gazteleraz. (10 ordu)

* Urrunekoa: 

      1) Android Sistema Eragilea: 2018/02/05 - 2018/03/07, gazteleraz. (40 ordu)

      2) Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak: 2018/02/19 - 2018/03/07, euskaraz. (20 ordu)

Plazen libre egotea KZgunea zentruan edo KZgunearen weborrialdean kontsulta daiteke.