Atez atekoa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2018ko api. 3a, 15:27

Atez atekoaren aurkako kanpaina eginez irabazi zituen hauteskundeak gure alkateak, baina gure auzoan behintzat errealitatea oso bestelakoa da. Begira argazkia bestela.

Txipdun sistema martxan jarri zenetik DIA supermerkatuak zaborra gure etxeko atarian uzten du egunero. Lehen kontainer bat uzten zuen, ondoren bi, orain zabor mota guztiak pilatzen ditu gure ate ondoan ordu luzez. Alkateak ez zuen nahi atez atekorik onartu, eta hau onargarria iruditzen zaio? 

Aparkalekuen plana aurkeztu zutenean esan nuen: Bi Zumaia daude. Inork pentsatuko luke horrelakorik ikustea BM berriaren kanpoaldean? Edo herriguneko supermerkatu batean? Azkar bidaliko zituzten munizipalak, gaizki aparkatutako autoekin egiten duten moduan. Baina gure auzoa bestelakoa da, ez da turistikoa, ez du inporta: edonon aparka daiteke eta zaborra edonon utzi daiteke. Agian, etxepeko paretean muralak margotzen hasi beharko gara Udalak ingurua txukundu dezan.