Hitzez hitz

Erabiltzailearen aurpegia Ikerren ama 2023ko aza. 17a, 09:00
Irudiaren diseinua: catalyststuff / Freepik

Autismoa edukita, Ikerrek hitzez hitz ulertzen du hizkuntza. Hots, entzuten den bezala. Ikerri zaila egiten zaio hizkuntza figuratua, zentzu bikoitzak eta hitz anbiguoak ulertzea. Hizkuntza ulertzeko modu desberdin honek anekdotaz betetzen gaitu egunak. Kontakizun honetan anekdota horietako batzuk partekatu nahi ditut, uste baitut beharrezkoak direla Iker eta mundua ikusteko duen modua gero eta gehiago ulertzeko.

Arratsalde batean, Iker eta Aitana Beobideren Kresala Museoaren ondoan dauden lorategietan jolasten ari ziren. Labirinto txiki bat diruditen bideetatik atera eta sartzen ziren. Joateko ordua iritsi zen, eta Ikerri esan nion, “Iker, eman buelta", sartu zen bidetik itzultzeko eta handik irteteko esanez. Topatu nuen norbaitekin hizketan hasi nintzen, eta une horretan ez nintzen Iker ikusten ari. Handik pixka batera, Iker etorri gabe zegoen. Berriro esan nion Ikerri, "eman buelta", eta hitz egiten jarraitu nuen. Pertsona hori joan zen, eta Ikerri begiratu nion berriro. "Eman buelta!" garrasi egin nion, haserre samar, hirugarren aldia baitzen eskatzen niona. Oraingoan bai, ni Ikerri begira nengoen, eta konturatu nintzen ez zela Iker ez zitzaidala kasurik egiten ari, baizik eta berak esaldia beste modu batera interpretatzen zuela. Iker bere ardatzari buelta ematen ari zen. Hasperen egin nuen, errudun. Nola haserretu ote nintzen?

Duela urte batzuk, Iker txikiago zenean, hondartzan geunden anaiarekin. Jateko, hot dogak, saltxitxa-ogitartekoak eraman genituen [perrito caliente erabiltzen du idazleak gaztelaniaz]. "Iker, perrito caliente bat nahi duzu?" galdetu nion. Ezezko borobila eman zidan. Handik pixka batera, Iker ikusten dut hot doga buru gainetik eusten eta intrigaz begiratzen. “Perrito caliente deitu diozu. Bere hankatxoak bilatzen ari da", esan zidan anaiak. Biok irribarre egin genuen.

Beste egun batean supermerkatuan geunden. Horretan ikusten dut Iker begiak zabal-zabalik zituela nazka aurpegia jartzen. "Zer ikusi ote du?”, pentsatu nuen. Haren ondoan jarri eta begira geratu zegoen aldera begiratu nuen. Han kartel bat zegoen, "Melon Piel de Sapo". Ulertu dut zer gertatu zen. "Horrela deitzen diote meloi horrek kolore berde bera duelako, baina ez dago apo-larruz egina", azaldu nion. Bere hatz erakusleaz, kontu handiz, meloi bat ukitu zuen, amak zioena egia zela ziurtatzeko. Gure aldamenetik pasatzen zen jendeak harriduraz begiratzen zigun. Benetan ama batek 11 urteko semeari azaldu behar al zion meloi hura ez zegoela apo-larruz egina? Ba, bai. Ikerrek autismoa du eta hizkuntza hitzez hitz ulertzen du, eta ni mundu nahasi honetan behar dena azaltzen saiatuko naiz.

Beraen El niño que se olvidó como mirar liburuan, Juan Martosek eta Maria Llorentek honako hau idazten dute: "Pertsona batek, adibidez, beste bati entzuten badio paseatu ondoren banku batean atseden hartzera eseri zela, berehala lotzen du banku hitza kale eta parke askotan dauden ohiko eserlekuekin (ez du imajinatzen bere laguna banku-sukurtsal batean sartzen dela paseatu ondoren atseden hartzera). Inferentzia hori egiteko eta hitz polisemiko bat azkar interpretatzeko garunak esaldiaren informazio guztia integratu du, eta, aurretiko esperientziaren eta ezagutzaren arabera, koherenteena den esanahia hautatu du. Sistema kognitiboak edo pentsamendu-sistemak xehetasunei erreparatzeko berezko joera erakusten duenean, hain erraza ez den zerbait da; kasu horietan, xehetasun isolatuetatik hitz anbiguo baten esanahia deszifratzea askoz zailagoa da. Gauza bera gertatzen da hizketaren zeharkako ekintza, iruzkin ironiko edo zentzu bikoitzeko adierazpen ororen interpretazioan”.