EITB Kultura saioan izan da Eire musika taldea

Musika talde zumaiarrak Urruntzeko izeneko abestia jo du ETB1eko kultur saioan.

Euskal kulturaren ispilua da EITB Kultura telebista saioa. Oraingo honetan Eire Zumaiako musika taldea izan dute gonbidatu, baita abesti bat zuzenean jo non eta ermita batean. Urruntzeko abestia jo dute Eire Maia eta Eire Salegi buru dituen proiektuak.