Esti Curiel arituko da ETB1eko 'Altxa komedia' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 9a, 13:30

Bakarrizketa saio berria hasiko da gaur ETB1en. Altxa komedia du izena saio honek eta bertan Zumaiako umoregile bat izango da: Esti Curiel, hain zuzen ere.

Umorezko saio berri bat prestatu du ETB1ek astearte gauetarako. Altxa komedia du izena eta astearte gauetan izango da, 22:15etik aurrera. Bakarrizketagile gisa arituko dira Euskal Herriko hainbat umoregile saio honetan, eta horien artean izango da Esti Curiel aktore zumaiarra.

Eskualdeko beste bi umoregile ere izango dira partaide saio honetan, Julen Portillo eta Maria Blanco zarauztarrak, alegia. Stand-up comedy formatuan bere abilezia erakutsiko dute denek ere.