Bi zumaiar, Sukaldarien Liga saioko finalean

Hamar astez, 50 sukaldari profesional zein amateur aritu dira lehian. Bihar jokatuko da finala, eta bertan izango dira Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain sukaldari zumaiarrak.

Ainhoa Etxeberriak aurkeztuta, 50 sukaldari aritu dira lehian, nor baino nor, hamar astez, EITB 1eko Sukaldarien Liga saioan. Programaren azken atala bihar botako dute, 22:15ean, eta bertan ebatziko du epaimahaiak Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eta 25.000 euroko saria nori eman.

Finalera sailkatu direnen artean dira bi zumaiar: Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain, hain zuzen. Bihar iluntzera arte itxaron beharko da saria zumaiar batek eskuratuko duen ala ez jakiteko.