Emakumeak Zumaiako Musika Bandan jotzen hasi zirenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mar. 8a, 11:00
Zumaiako Musika Banda, 1980eko hamarkada hasierako irudian. (Utzitakoa)

Gaur egun ohikotzat jotzen diren gauza asko ez ziren hain normalak duela mende erdi bat. Emakumeen presentzia Zumaiako Musika Bandan, esaterako.

1980eko hamarkada hasierako argazkia da hau. Irudian agertzen den musikarietako baten esanetan, 1981. urtekoa izan daiteke, "ez behintzat 1980ekoa". Argazkian orduko Zumaiako Musika Bandako kideak agertzen dira, Eusebio Gurrutxaga plazan; atzean Odieta frontoi zaharra ikus daiteke.

Aipatu musikariaren arabera, argazki honek badu berezitasun bat eta da emakumeak ere Bandako partaide bezala agertzen direla. Izan ere, emakumeak ez ziren Zumaiako Bandako kide izan ordura arte. Gauzak aldatu dira ordutik.