Janire Gonzalez Etxabarrik dio Puerto Ricorako prest egongo dela

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 28a, 17:00

Hiru Errege Mahaia irratsaioan egin diote elkarrizketa junior mailako surflari zumaiarrari.

Kalifornian jokatutako junior mailako Munduko Txapelketan belauna bihurritu zuen Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrak. Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia saioa elkarrizketatu dute asteburu honetan, eta lesioaren unean "susto galanta" hartu zuela adierazi du, baina Puerto Ricon jokatuko den ISAren Munduko Txapelketarako prest egongo dela. Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko azken aukera da Puerto Ricokoa.