San Jose lorea urtarrilerako herriko mendi eta zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 18a, 12:21

Udaberri lore bezala ere ezagutzen den lorea dagoeneko atera da herriko mendi edo zelaigune batzuetan.

Landarearen izenak dioen bezala, udaberri garaian ateratzen da lore hau, San Jose egunaren bueltan. Azken urteetako eguraldi aldaketen ondorioz, gero eta goizago ernatzen da, eta dagoeneko ikusi daiteke herriko mendi eta zelai batzuetan.