Ane Alzibar 'Potxi' zumaiarra, 'El Conquistador del fin del mundo' saioaren 20. denboraldiko partaide

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 17a, 12:00
Ane Alzibar, 'Potxi'. (Eitb.eus)

Zumaiarrak azaldu duenez, duela bost urte ere bere burua aurkeztu zuen ETBren programan parte hartzeko. Talde gorriko kidea izango da, Puma taldekoa.

ETBko El Conquistador del Fin del Mundo saio arrakastatsuak 20. denboraldia du aurtengoa, eta partaideen artean zumaiar bat egongo dela jakinarazi du telebista kate publikoak: Ane Alzibar Potxi. 28 urte ditu, eta duela bost urte ere aurkeztu zen saioaren castingera. 

Oraingoan lehiatzeko aukera izango du, eta talde gorriko kidea izango da, Puma taldekoa, hain zuzen.