Zumaiako bi sukaldari ETB1eko Sukaldarien liga saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 10a, 16:00
Jon IƱaki Sorarrain eta Maria Amundarain.

Sukaldarien liga saio berria estreinatuko dute datorren astean ETB1en. Bertan, 50 sukaldari profesional zein amateur arituko dira lehian hamar astez luzatuko den saioan. Zumaiako bi sukaldari daude lehiakideen artean: Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain, hain zuzen.

50 lagun arituko dira Euskal Herriko sukaldaririk onenaren titulua eskuratzeko lehian Euskal Telebistako saio berrian. Sukaldarien liga du izena saio honek, eta Ainhoa Etxeberriak aurkeztuko dira. Profesionalak zein amateurrak izango dira talent show honetan arituko diren 50 lagunak, eta horien artean izango dira Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain zumaiarrak.

Urtarrilaren 16an abiatuko da saio hau, eta 22:15ean ikusteko aukera izango da ETB1en.