Inkestan galdera berria: Gabon giroa eta produktuak dagoeneko kalean eta dendetan egotea gustatzen zaizu?

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko aza. 15a, 16:00

Gabonetan murgiltzeko oraindik hilabete baino gehiago falta denean, dendetan garai honekin lotutako produktuak salgai daude, eta kaleak ere girotzen hasita daude. Dagoeneko Gabonak hain presente egotea ea gogoko duten galdetu die Baleikek herritarrei. Aurreko galdeketa Gau Beltzaren ingurukoa izan zen.

Santo Guztien Egunaren bueltan Gau Beltza ospatu zuten eskualdeko herri batzuetan. Horren harira, Gau Beltza ea ospatzen duten galdetu zien Baleikek herritarrei. 115 lagunek erantzun zuten, eta gehiengo handi batek –103 lagunek, %89,57k– ospatzen ez zuela erantzun zuen. Gau Beltzeko giroan  murgiltzen zirela, edo, behintzat, gustukoa zutela zioten lagunak hamabi –%10,43– izan ziren.