Ostolazatarrak elkartuta berriro ere, bost urteren ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 30a, 11:33
Ostolaza familiako lagunak, larunbateko bilkuran. (Utzitakoa)

Ostolaza familiako ia 90 lagun elkartu ziren pasa den igandean bazkari baten bueltan. Jolaserako aukerak ere izan zituzten gazteenek.

Bi urtean behin elkartu ohi dira ostolazatarrek elkarrekin egon eta giro onean hainbat pasadizo partekatzeko. Oraingoan, baina, pandemia tarteko, bost urte itxaron behar izan dute belaunaldi desberdinetako ia 90 lagun elkartzeko. Noski, bazkarirako tartea izan zen, baita jolasean aritzeko ere.

Igandean bizitakoa oraindik ahaztu gabe, hemendik bi urterako hitzordua dagoeneko jarri dute.