Kira eta Thanne Sesma, ETB-1eko 'Helmuga' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 26a, 13:00

Kira eta Thanne Sesma ahizpa zumaiarrak protagonista izan ziren pasa den igandeko Helmuga saioan. Tenislariak dira eta kirol horren inguruan aritu ziren hizketan.

Hain ohikoak ez diren kirol eta kirolariak eramaten ditu Ana Ramos Sarriugartek ETB-1en gidatzen duen Helmuga saioak. Pasa den igandean Kira eta Thanne Sesma tenislari zumaiarrak izan ziren protagonistetako batzuk, eta kirol honen izan dituzten bizipenak eta etorkizunera begira dituzten ametsak kontatu dituzte.

Hemen ikus daiteke saioa.