Tenisaren inguruan hizketan arituko dira Sesma ahizpak ETBko 'Helmuga' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 18a, 11:30

Kira eta Tahne Sesma ahizpak izango dira protagonistak ETB-1eko Helmuga saioko atal berrian.

Kirol eta kirolari desberdinen beste alde bat erakusten du Ana Ramosek ETB-1en gidatzen duen Helmuga saioak. Hedabideetan hain ohikoak ez diren kirolariak eraman ohi ditu telebistako pantailara, eta oraingo honetan, datorren igandean, hilaren 22an, emango duten atalean Kira eta Tahne Sesma ahizpak izango dira protagonistak. Tenisa nola bizi duten erakutsiko dute Zumaiako ahizpa biki hauek.

Hemen ikus daiteke aurrerapen bideoa.