Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ira. 12a, 13:00
Josu Waliño. (Arnaitz Rubio Aprea)

Algoritmoan egindako aldaketen ostean, 2022tik erdarak lehenetsi ditu Googlek euskararen gainetik. PuntuEUS bezalako elkarteek egindako salaketei esker atzera egin du Googlek berriki. Horren harira, Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Euskadi Irratiko Fakoria saioan Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria elkarrizketatu dute. Izan ere, algoritmoan egindako aldaketen ondoren, Googlek erdarak lehenetsi ditu euskararen aurretik 2022tik aurrera, eta Puntu EUS bezalako elkarteek egindako salaketen ondoren atzera egiteko erabakia hartu dute. “Googlek gure salaketa entzun eta algoritmoa aldatu du euskararen mesedetan”, aipatu du Waliñok elkarrizketan.

Aipatutako aldaketak garrantzi handia du euskararen ikusgarritasunerako. PuntuEUS fundazioak egindako ikerketaren arabera, azken aldaketa egin aurretik, euskaraz egindako bilaketetan, kasuen erditan agertzen zen euskarazko orrialde bat lehen postuan, orain, kasuen % 73tan. Wikipedian, aldiz, duela bi hilabete arte euskarazko orrien % 45 lehenesten zituen Googlek, orain, % 80.

Josu Waliñori egindako elkarrizketa osoa ikus daiteke lotura honetan.