Maite Aizpurua idazlea elkarrizketatu du Hamaika telebistak Geuretik Sortuaken harira

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko abu. 10a, 10:30
Maite Aizpurua. (Hamaika telebista)

Maite Aizpurua idazle zumaiarra literatur lan bat garatzen dabil Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Lan hori osatzeko egonaldia egin du Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa).

Hamaika telebistak Maite Aizpurua zumaiar idazlea elkarrizketatu du Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortzen ari den lana dela eta. Aipatutako proiektuaren baitan, Maite Aizpurua literatur lan bat garatzen ari da, eta horretarako egonaldia egin zuen Nafarroako hiru herrietan; Araitz, Betelun eta Larraunen, hain zuzen ere.

Sortzaileak elkarrizketan aipatzen duen moduan, "literatur lanaren gai nagusia gaur egungo herri txikietako dizidentzia sexualaren inguruko bizipenak arakatzea da". Gaia hori izanik, aipatutako hiru herrietan jendeak izandako bizipenak jaso ditu Aizpuruak, eta orain horiek oinarri hartuta literatur lanari forma ematen ari da. 

Hamaika telebistak Maite Aizpuruari egindako elkarrizketa osoa ikus daiteke honako lotura honetan.