'Sukalerrian' saioan izan dira Eire taldeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 20a, 08:31

Eire Maia eta Eire Salegi sukaldean aritu ziren Joseba Argiñanok gidatzen duen ETB1eko telebista saioan. Tequeñoak eta arepak prestatu zituzten, eta beren proiektuaz aritu ziren hizketan.

Eire taldeko Eire Maia eta Eire Salegi zumaiarrak ETB1eko Sukalerrian saioan izan ziren atzo, ostiralez. Musikariak biak, sukaldean aritu ziren Joseba Argiñanok gidatzen duen telebista saioan. Zehazki, Venezuelako bi errezeta prestatu zituzten: tequeñoak eta arepak. Sukaldean aritu bitartean, beren proiektuaz hitz egiteko aukera izan zuten.

Saio osoa honako lotura honetan ikus daiteke.