Txerri bat agertu da Artadiko eliz atarian

Artadiko plazan suelto zebilen animalia, eta udaltzeinei deitu diete haren berri emateko. 

Udaltzaingoan goizeko 9:00ak aldera jaso dute deia esanaz txerri bat zebilela bueltako Artadiko elizaren aurrean. Broma bat zelakoan, bertako ezagun bati deitu diote eta baieztatu dute hala zela: txerri bat zebilen suelto auzuneko plazatxoan. Animaliaren jabea zein den ere jakin dute, baita jakinarazi ere.