Egin salto!

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko mai. 19a, 12:00

Hondartza denboraldia hasteko oraindik hilabete inguru falta bada ere, herritarrak hasi dira jada itsasoan eta errioan bainoak hartzen. Aurreko egunetan izandako beroa baretzeko zerbait behar zen eta. Itsasgorarekin, gaztetxo batzuk zubietatik salto eginda murgiltzen dira ibaiko uretan; kiroldegi pareko zubitik batzuk, Moilaberriko zubitik besteak. Salto egin eta berehala bueltatzen dira berriro zubira uretara jauzi egiteko.