Auto anfibioa Zumaiako itsasadarrean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko abu. 10a, 10:02

Tomas Urionabarrenetxearen auto anfibioak ikusmina sortu du uda honetan Euskal Herriko kostaldeko herrietan. Mexikon bizi den ziortza-bolibartar hau Zumaian izan zen atzo arratsaldean, eta baita Arranplatik errioan sartu ere, bertan zeudenen harridurarako. 

Portuz portu, eta hondartzaz hondartza dabil Urionabarrenetxea bere autoarekin, eta atzo Zumaian izan zen. Arratsaldean uretaratu zuen autoa Urolaren itsasadarrean. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan elkarrizketatu zuten uztailean.