Joxe Azarola zumaiarraren doinuak danborradan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko urt. 20a, 16:38
Joxe Azarola

1906an jaio zen "lau eskuko magoa" Zumaian. Jon Maiak gogora ekarri du Broadwayen famatu zen piano-jotzailea.

 

San Sebastian jaien aitzakian, Joxe Azarola musikari zumaiarra gogorarazi du Jon Maiak twitterrean. Hain zuzen, Azarolak konposatu zuen `hau dek hau` danborradako pieza famatua. 1906an jaio zen zumaian Joxe Azarola, eta azkar bereizi zen piano-jotzaileen artean. Hainbait film mutu musikatu zituen Tolosan, eta aurreskua swing erara konposatu zuen Ameriketan. Broadwayen ere aritu zen zumaiarra eta `lau eskuko magoa´ bezala ezagutu zuten askok.

Jon Maiak ´Euskal musikaren eta euskal jazzaren katebegi ahaztua`deritzo. Gainera, abesti bat eskaini zion Karidadeko Benta taldearekin 2006an.

Elixabet Garmendia kazetariak ere erreportaje bat idatzi zuen horren harira.