Jon Maia: "Elkar ezagutzetik hasi behar dugu, baita batzen gaituzten gauzetatik ere"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko mai. 24a, 16:30

Jon Maia bertsolaria ETB1eko Autentikoak saioko gonbidatuetako bat izan zen atzo gauean.

Ostegun gauero Mikel Pagadik eta Fermin Etxegoien aurkezten duten Autentikoak saioan izan zen Jon Maia zumaiarra. Bertsolaritzaz eta Euskal Herriko hainbat taldeentzako kantuak sortzeaz mintzatu zen arren, bere jatorriaren eta sustraien inguruko erreflexioa ere egin zuen bertsolariak.

Gaueko beste gonbidatua Martxelo Otamendi kazetaria eta Berria egunkariko zuzendaria izan zen. Saio guztia ikusteko aukera hemen.