Pikoteko Martin Etxabe itsasgizonen eta sukaldaritzaren inguruko liburu alemaniar batean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko api. 21a, 16:18

Paul Pflüger idazle eta argazkilariak Captain's dinner (Kapitainaren afaria) liburua atera zuen iaz teNeues argitaletxe alemaniarrean. Bizitza itsasoan eta benetako itsasgizonen benetako errezetak azpititulua darama. Itsasgizonen historiak eta sukaldaritzako errezetak uztartzen ditu egileak argitalpen honetan. 

Itsasoen arabera dago banatuta liburua: Ipar itsasoa, Baltikoa, etab. Atlantikoaren inguruko kapituluan zumaiar bat aurki dezakegu: Martin Etxabe Osa (Martin Hechabe Osa, egilearen arabera). Olagarro harrapaketaren inguruan hitz egiten du kapitulo honetan, eta harraldean ateratako argazki ederrekin janzten du artikuloa. Amaitzeko, olagarroarekin prestatutako bi errezeta eskaintzen ditu: olagarro-entsalada, eta olagarro frijitua patata purearekin. 

Liburua ingelesez dago eta norbaitek eskuratu nahiko balu hemen eros dezake.