Nagore Osoro, Telmo Deuneko patroi ohia, 'El Conquis' saioko kapitainetako bat izango da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko urt. 31a, 18:00

Ondarrutarrak ETB2ko El Conquistador del fin de mundoko edizio berrian hartuko du parte.

2019ko El conquistador del fin del mundo saioko kapitain berria izango da Nagore Osoro Telmo Deuneko patroi ohia. Horren berri eman zuten atzo gauean programari buruz egiten duten eztabaida saioan.

Aurtengo edizioa Panaman kokatuta dago, eta dagoeneko lehian dauden hiru taldeek kapitain bana baldin badute ere, datorren astean gehituko da talderen batera.

Nagore Osoro ondarrutarra da, baina urte batzutan Telmo Deuneko patroia izan zen. Bi Euskotren liga eta Kontxako Bandera lortu zituen trainerua gidatu zuen. Gaur egun Ondarroako emakumeen traineruko entrenatzailea da.