Real Sociedad Fundazioko futbol jokalariak ‘Gure Kasa’ saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko urt. 16a, 11:21

Igor Villasante protagonista hartuta, taldekideak dituen jokalari batzuk ere atera ziren atzo gauen ‘Gure Kasa’ saioan; tartean, Leire Esnal zumaiarra.

Iratxe Fresneda zinemagilea izan zen atzo ETB1eko ‘Gure Kasa’ saioko gonbidatu nagusia, baina Aitor Frantsesena kolaboratzailearen tartean, Real Sociedad Fundazioko futbol jokalariak atera ziren. Frantsesena Real Sociedad Fundazioak eta Atzegik elkarlanean martxan jarri duten taldearen entrenamendu batean izan zen. Adimen urritasuna duten pertsonek osatzen dute taldea eta Genuine Ligan jokatzen dute.

Igor Villasante izan zen protagonista atzokoan, baina berarekin batera entrenatzaileek eta taldekide batzuk ere hitz egin zuten. Horietako bat izan zen Leire Esnal zumaiarra. Bideo osoa ikusgai hemen.