San Telmo martxa Tourrean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko uzt. 28a, 16:13

Ezpeletan jokatzen ari den erlojuaren aurkako probarekin erabakiko da zer txirrindularik irabaziko duen aurtengo Tourra. Lasterketa Iparraldean ari da jokatzen eta bertara mugaz bestaldeko hainbat lagun hurreratu da. Zumaiarrak ere, dirudienez, han dira, bideo honetan nabari dugun bezala.

Chris Wallisek topo egin du zaletu hauekin. Txio batean zera dio: "Arrastorik ez zer ari diren abesten, baina bazkalondoa pasatzeko modu musikal polita da". 14 segundoko bideo labur bat da, baina bertan San Telmo martxaren pasarte bat entzun dezakegu.

Kontutan hartuta hori abesten ari direnak gorriz jantzita daudela, ziur zumaiarrak bertan izango zirela.