Geoparkeak blog berria sortu du

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2023ko eka. 26a, 15:36

Euskal Kostaldeko Geoparkearen bloga aurkezten dizuegu, lurralde honetan aurki daitezkeen altxorrei begiratzeko ireki dugun leiho berria.

Geoparkearen blog berria sortu dugu, eta bertan Geoparkeari buruzko informazioa, hartaz gozatzeko planak, ezohiko lekuak, tradizio paregabeak, bertako naturari eta geologiari buruzko bitxikeriak eta gehiago aurkituko dituzue. Hori guztia tonu informal eta hurbilago batean, eta Geoparkea osatzen duen talde osoak emandako ukitu pertsonalarekin, gainera. Urte hauetan metatu dugun esperientzia eta lurraldearen ezagutza aprobetxatuz, Geoparkearen eta bertako biztanleen egunerokotasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditugu blogean.

Badakizue. Hemendik aurrera, hilean artikulu bat argitaratuko dugu. Sartu eta esperientziaz gozatzera animatzen zaituztegu. Gonbidapen hau globala da, gure geoparkea bezalaxe. Geoparkea urrun daudenei hurbiltzea espero dugu, eta bertan bizitzeko zortea dutenak harritzen jarraitzea da gure helburua.