Kañaberak, pelagikoak eta bolantak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2024ko ots. 21a, 07:00

Orain 30 urte inguru, gure kostaldeko portuetan arrantzaontzi asko zeuden. Hegaluzea harrapatzeko batzuk kanaberarekin dabiltza. Beste batzuk, sare pelagiko eta bolantak darabilzkite. Honek liskar ugari ekarriko ditu, lehorrean eta itsasoan batez ere.

Donibane Lohizuneko badian gaude, 1995eko irailaren 17a da. Denboraldiko azken estropada egitera gatoz, eta indarrak mehe.

Irteeran prest gaude estatxari heldura. Aristi, ordea, alde batera begira jarri da, eta epailearen zodiaca zistu bizian alde egiten ikusi dugu. Laister etorri dira, estropadari hasiera ezin diotela eman esanaz.

Egun batzuk lehenago istiluak izan dira itsasoan, Hondarribia eta Donibane Lohizuneko arrantzaontzien artean. Protesta moduan, Donibane Lohizuneko arrantzaontzi bat Hondarribiko traineruaren aurrean gurutzatu egin da. Traineru guztiak portura gerturatu gara bikingoei laguntzera, Getariarrak ere bertan daude Lalo, Lertxundi, Goikoetxea, Sopas eta gainontzekokin. Orduan baretu da Donibane Lohizuneko arrantzontzia. 

Ia ordu bateko atzerapenarekin hasi zen estropada, eta Hondarribiak irabazi zuen. Ondoren, Elorrixako Galarreta jatetxera joan ginen indarrak berritzera.

Tapapala eta gortu balantza!!