Boomerrak tostetan

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2023ko urr. 26a, 09:00

Orain dela 30 urte inguru, trainerua uretaratzen zuten talde askok gaur ez dute ontzia ateratzen. Ekonomia baliabideez gain, jaiotza tasak ere bere eragina izan zuela esango nuke. Esaterako, 1990eko hamarkadan Donostian lau traineru ateratzen zituzten gizonezkoetan: DONOSTIA, FORTUNA, UR-KIROLAK eta ARRAUN LAGUNAK. Orain, guztiek bat egin dute DONOSTIARRA proiektuan.

1957 eta 1977 urteen artean jaiotakoei deitzen zaie Baby Boom aroko umeak. Urte haietan hainbat etxetan bost edo sei anai arreba izaten ziren, eta hiru ume ez ziren asko. Tartean hamar ume zituenik ere ba zen.

Jaiotze tasa handi hau, eta beste arrazoi batzuk tarteko, 1990eko hamarkadan gure kostaldeko traineru kopurua handia zen. Nahiz eta ligak behar bezala antolatuak ez izan. 

Trainerurik uretaratzeari utzi dioten taldeen zerrenda bat doakizue jarraian, guztiak izan ditut noiz edo noiz aldameneko kalean. Zerrenda honetan ez ditut kontutan hartu zenbait elkartetako bigarren trainerua, eta nesken taldeak (orduan ez zen nesken trainerurik)

- LA MARUCA (Kantabria)

- CIUDAD DE SANTANDER (Kantabria)

- PONTEJOS (Kantabria)

- SANTOÑA (Kantabria)

- LAREDO (Kantabria)

- COLINDRES (Kantabria)

- LUTXANA  (Bizkaia)

- RASPAS  (Bizkaia)

- ALGORTA (Bizkaia)

- TRINTXERPE (Gipuzkoa)

- DONIBANEKO (Gipuzkoa)

- SANTIAGOTARRAK (Gipuzkoa)

- HERNANI (Gipuzkoa)

Talde hauen artean bat edo beste, desagertu da, baina gehienek jarraitzen dute kirol jarduerarekin modu batean. Auki mugikorra, ontzi txikiak. Eta boomerrek beteranoen ligak sortu dituzte. 

Hurrengo atala datorren astean, bitartean tapapala eta gortu balantza!