Aitona Pakoren kamioia

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2022ko aza. 26a, 12:00

Zumaiako portura itsasontzietan ikatza etortzen zen, ondoren Urola trenean gure bailarako fabriketara eramateko. Azpeitiako Martxial eta Zumarragako Esteban Orbegozora, adibidez. Urola trena iristen ez zen tokietara aitona Pakoren gasojenozko kamioia joatzen zen, Arrasate, Eskoriatza...

Gasolina, diesela, elektrikoa, hibridoa... Galdera bat baino gehiago egiten digute kotxe berri bat erosterakoan. Erregai desberdinak erabiltzen dituzte, eta badirudi etorkizun labur batean elektrikoak nagusituko direla gure errepideetan.

1940, 1950, eta 1960ko hamarkadetan, ordea, erregai eskasia zegoen, eta gasojenozko kamioiak erabiltzen ziren. Zer da hori? Gasojenoa? Kotxe eta kamioiek galdara bat zeukaten, eta hau egurrikatzarekin piztu ondoren, bertan sortutako gasaren indarrarekin martxan hasten zen motorra. Galdara piztu eta minutu batzuk behar ziren, indarra motorrera iritsi arte.

Aitona Pakoren kamioia gasojenozkoa zen. Eta goizero kamioia martxan jarri baino lehenago galdara pizten zuen.

1970eko hamarkadan , ikatza beste mineral batzungatik ordezkatu ondoren, Zumaiako merkataritza portuaren gainbehera etorri zen. Aitona Pako ere orduan jubilatu zen. Urola trenaren itxiera hurrengo hamarkadan izan zen.

Bizi dugun krisi energetikoa dela eta, errepideetan ote ditugu gasojenozko kamioiak? Auskalo!