Aisialdiko kirola, aisialdiko arrauna

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2020ko ots. 26a, 18:03

Arraunean aritzeko gogoa duen edonork, arraun elkartera gerturatzea besterik ez dauka. Han gaztetxo, gazte, heldu edo beteterano mailan federatu eta arraunean ibili daiteke. Baina, arraunlari "profesionala" izateari utzitakoan, nola gozatu kirol honetaz? Aukerarik ba al dago? Materialik ba al dago? Garestia?

Kirol guztiek ezaugarri desberdinak dituzte, banakakoak edo taldekoak izan.

  • Pilotan aritzeko nahikoa da pareta eta pilota bat (pilota potxikoan gorde daiteke): 20 €.
  • Futbolean aritzeko nahikoa da lagun batzuk elkartu eta baloi bat (motxilan gorde daiteke): 50 €
  • Bizikletan ibiltzeko bizikleta eta kaskoa nahiko dira (garajean edo ganbaran gorde daiteke): 500 € – 10.000 €.
  • Arraunean aritzeko nahikoa da batel txiki bat eta bi arraun (non gorde daiteke?): 1000 € – 5000 €.

Aurrekontuak ere desberdinak dira, nork bere gogoaren eta eros ahalmeneren arabera.

Arraunerako nahikoa da argazkian ageri den batel txuria bezalako bat. 1000 euro ingururekin erosi dezakegu. Inori inolako azalpen lehorrik eman gabe, arraunean egin eta ibaian edo itsaso barean gozatzeko.

Arazoa txalupa gordetzerako orduan dator. Norbaitek izan dezake garaje edo txokoren bat horretarako, baina, ibaitik gertu ez bada, gutxitan itsasoratuko du bateltxoa.

Gure herriko eta inguruko herrietako udalek itsas kiroletarako instalakuntza bikainak dituzte, baina hauen erabilpena kirol federatuan aritzen diren taldeentzat bideratuta dago, gehienbat. Zumaian, esate baterako, itsas kiroldegitik gertu badago txoko bat norbanakoen txalupa eta piraguak gordetzeko. 

Epe ertain eta luzera kirol talde federatuentzako ere mesedegarria izango da aisialdiko arrauna indartzea. Behar bezala antolatu eta kudeatuz gero, profesionalek eta aisialdikoek gozatu dezakete arraunean.

Tapapala eta gortu balantza.