Apezetxea-Jon Lazkoz eta Zabaleta-Goiburu nagusitu dira azken laurdenetako hirugarren partidetan

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2023ko abu. 12a, 10:48
Atzoko partiduetako irudi bat. (Zumaiako Pilota Elkartea)

51. Dinastia Etxabe Txapelketa aurrera doa; atzo jokatu zituzten azken laurdenetako beste bi partida. Gazteetan eta jubeniletan Zabaletak eta Goiburuk lortu zuten garaipena; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Apezetxea eta Jon Lazkoz pilotariek osatutako bikotea gailendu zen. Honako hau da atzoko partiduen inguruan Zumaiako Pilota Elkarteak egindako kronika.

51. Dinastia Etxabe Txapelketako azken laurdenetako bi partida jokatu zituzten atzo iluntzean Aitzuri pilotalekuan. Gazteetan eta jubeniletan Zabaletak eta Goiburuk osatutako bikoteak lortu zuten garaipena, Irribarriaren eta Albenizen kontra 22 eta 17 nagusittua; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Apezetxea eta Jon Lazkoz izan ziren garaile, Cestauri eta Bulloni 22 eta 13 irabazita.

23 urtez azpikoen mailako partidako markagailuaren ibilbidea honakoa izan zen: 1-0, 2-0, 2-1, 2-2, 2-3, 2-4, 2-5, 2-6, 3-6, 4-6, 4-7, 5-7, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 7-10, 8-10, 8-11, 9-11, 10-11, 10-12, 10-13, 11-13, 12-13, 13-13, 14-13, 14-14, 14-15, 14-16, 14-17, 15-17, 15-18, 15-19, 16-19, 16-20, 17-20, 17-21, 17-22, Apezetxearen eta Jon Lazkozen alde. Tantoen banaketa, berriz:

  • Apezetxea: egindakoak 8 eta galdutakoa bakarra.
  • Jon Lazkoz: egindakoak 4 eta galdutakoak 3.
  • Irribarria: egindakoak 13 eta galdutakoak 5.
  • Albeniz: egindakorik ez eta galdutakoak 5.

Partida ona eta maila oso altukoa izan zen. Bi aurrelariek kalitate handiko tantoak egin zituzten. Irribarriak errepertorio zabala erakutsi zuen, eta era askotako tanto oso onak egin zituen. Momentu erabakigarrietan akatsak egin zituen, baita bere atzelariak ere, eta horregatik joan ziren gehienetan atzetik markagailuan.

Albenizek partida serioa egin zuen, lehenengo zatian pilota asko kendu zizkion Apezetxeari eta une askotan dominatu zuen atzekaldea. Lazkoz ongi ibili zen, batez ere bigarren zatian. Partidak aurrera egin ahala, sendoago zegoen, eta atzean lan gehiago egiten hasi zen. Hiru pilota galdu arren, bere zenbakiak oso onak dira.

Apezetxea, berriz, partidako onena izan zen; aukera duenean erabaki egiten du eta ez du barkatzen. Lehenengo zatian eta partidaren erdialdean sartu ezinik ibili zen Irribarriaren merituz. Hala ere, badaki bere aukeren zain egoten eta orduan ez du barkatzen. Bi aurrelarien artean tanto on ugari ikusi genituen, erritmo bizikoak.

Gazteen eta jubenilen mailako partidako markagailuaren ibilbidea honakoa izan zen: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 4-2, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 9-4, 9-5, 10-5, 10-6, 10-7, 10-8, 10-9, 11-9, 12-9, 13-9, 13-10, 14-10, 15-10, 16-10, 17-10, 18-10, 18-11, 19-11, 20-11, 20-12, 20-13, 21-13, 22-13, Zabaleta eta Goibururen alde. Tantoen banaketa, berriz:

  • Zabaleta: egindakoak 4 eta galdutakoak 5.
  • Goiburu: egindakoa bakarra eta galdutakoak 8.
  • Cesta: egindakorik ez eta galdutakoak 11.
  • Bullon: egindakoa bakarra eta galdutakoak 5.

Partida kaxkarra izan zen, ia denak galdutako tantoak izan ziren. Ezer aipagarririk ez. Cestauk tanto asko galdu zituen eta Bullon jokatzeko zegoen eta saiatu zen, baina ezin izan zuen ezer egin. Zabaletak pilota bizi mugitu zuen, baina askotan eragin gutxirekin. 

Astelehenean jokatuko dira azken laurdenetako azken partidak, 21:00etan, Aitzuri pilotalekuan.

23 urtez azpikoetan Apaolaza-Lizeaga / Unai Amiano-Gabirondo.

Gazte eta jubenileta Sarasibar-Leonet / Egurrola-Canseco.