Apezetxea-Peñalver eta Igoa-Erle bikoteak, finalerdietara

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2022ko abu. 9a, 12:00
Argazkia: Javier Carballo

50. Dinastia Etxabe pilota txapelketaren final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo gauean Aitzuri frontoian. Hala, beste bi bikotek lortu dituzte txapelketako finalerdietarako txartelak. 

Apezetxea-Peñalver eta Igoa-Erle (iragarrita zegoen Lazkozen ordez jokatu zuena) bikoteek lortu dute Dinastia Etxabe txapelketako finalerdietarako txartelak, atzo gauean Aitzurin jokatutako final laurdenetako bigarren jardunaldian garaipenak lortu ondoren.

Hauek emaitzak:

  1. ITUARTE-Iker GARCIA, 13 / APEZETXEA-PEÑALVER, 22
  2. EXPOSITO-LOZA, 17 / IGOA-ERLE, 22

Lehenengo partiduko markagailuaren ibilbidea:

0-2, 3-2, 3-6, 9-6, 9-12, 13-12, 13-22 Apezetxea-Peñalverren alde.

Tantoen banaketa:

  • ITUARTE: egindakoak 1, galdutakoak 7
  • Iker GARCIA: egindakoak 0, galdutakoak 2
  • APEZETXEA: egindakoak 10, galdutakoak 5
  • PEÑALVER: egindakoak 3, galdutakoak 7

Jubenil mailako partida jokatu zen lehenbizi. Beñat Apezetxea (Erreka) eta Ionan Peñalver (Tafalla) eta Faben Ituarte (Lapke) eta Iker Garcia (Aurrera Tolosa) pilotariak neurtu ziren Aitzuriko kantxan. Partidak bi zati izan zituela esan daiteke. Lehen zatian bikote bakoitza beraien pilotez baliatu ziren min egiteko eta hainbat tanto jarraian lortzeko. Aldeak ez ziren handiak markagailuan. Gipuzkoarrak 9-7 jarri ziren aurretik, baina nafarrek buelta eman zioten markagailuari eta 12-9 izan ziren aurrean. Ituarte eta Garcia ez zeuden partida erregalatzeko asmoekin, eta 13-12 jarri ziren berriro aurretik. Hor etorri zen nafarren tanto erauntsia: hamar tanto jarraian eginda, 22-13 irabazi zuten partida eta finalerdietarako txartela. 

Bigarren partiduko markagailuaren ibilbidea:

0-3, 2-3, 2-8, 5-8, 5-11, 6-11, 6-15, 13-15, 13-17, 14-17, 14-19, 16-19, 16-21, 17-21, 17-22 Igoa-Erleren alde. 

Tantoen banaketa:

  • EXPOSITO: egindakoak 13, galdutakoak 2.
  • LOZA: egindakoak 2, galdutakoak, 8.
  • IGOA: egindakoak 11, galdutakoak 2.
  • ERLE: egindakoak 1, galdutakoak 1.

Josu Igoa (Oberena) eta Iñigo Erle (Lapke) eta Hodei Exposito (Hernani) eta Carmelo Loza (Barberito) bikoteak neurtu ziren 23 urtez azpikoen mailan. Astigarrago Expositok protagonismoa hartu nahi izan zuen partidan –hamahiru tanto egin zituen guztira–, baina aurrean ia tanturik galdu ez zuten Igoa eta Erle izan zituen aurkari –hiru tanto besterik ez zituzten galdu bien artean–. Hasiera-hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik Igoa eta Erle. 15-6 emaitzarekin ere izan ziren aurretik, baina Expositok eta Lozak izan zuten markagailuan hurreratzeko aukera (15-13). Igoa aurreko hitzorduetan baino erosokorragoa agertu zen final laurdeneko partida honetan, bereziki ezker besoarekin. Erle ere sendo agertu zen atzeko koadroetan, eta 22-17 emaitzarekin irabazi zuten partida.

Datorren ostegunean, abuztuak 11, izango da azken laurdenetako hirugarren jardunaldia:

  • Gazte-jubenil mailan: ARANBARRI-BERNAOLA / LIZEAGA-TELLERIA
  • 23 urtez azpiko mailan: MATA-IBARLOZA / ZUBIZARRETA-ALBENIZ