Final-laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016ko abu. 2a, 08:53

Sailkatzeko jardunaldiak jokatuta, Dinastia Etxabe XLV. txapelketako final-laurdenak jokatzen hasiko dira gaur. Jubenil mailako pilotariak ere gaur hasiko dira beraien partidak jokatzen. Jaialdia 22:00etan hasiko da Aitzuri frontoian. 

Gaur jokatuko diren partidak honakoak izango dira:

  1. Jubenil mailan: Anso-Zezeaga / Canabal-Apezetxea.
  2. 23 urtez azpikoetan: Zubizarreta-Erasun / Peña-Salegi.

Jubenil mailan Canabalek jokatuko du hasiera batean iragarrita zegoen Garciaren ordez, azken honek ebakia egin zuelako eskuin eskuan.