Felix Zubiaren bertsoak: "Itsasoan"

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko api. 13a, 19:34

Itsasoari abestu dio oraingoan Felix Zubia bertsolari eta mediku zarauztarrak: zertan laguntzen dion, txikitako oroitzapenak, familiak izan dituen loturak...

Garbi utzi ditu Zumaiako sustraiak ere, bertso honetan:

                                                   Doinua: ETAren su-etenetik

Arbaso zuzenak ditut

Aita Mari, Pako Rata,

liburuetan jasorik

ez dauden hainbat pirata.

Sare konpontzaile fina,

arrain saltzaile aparta,

Getariako portuan

“Sheriff”a zen gure aita.

Nahiz bizimoduak nauen

itsasertzetik aparta,

hura dut nire arnasa,

insomnioan, lo kanta,

kresalak suspertzen nau ni

eta ez dadila falta (bis).

Bertso sorta osorik bertsolari.eus webgunean.