Felix Zubiaren bertsoak, Zumaiako doinu batekin

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko urt. 12a, 18:00

Aitaren aldetik jatorri zumaiarra du Felix Zubia mediku eta bertsolariak, eta aitak irakatsitako doinu ezagun bat hautatu du Bertsolari aldizkariaren webgunean MISERABLEAK bertso sorta abesteko.

"Hemen doa nire aurtengo lehenengo sorta. Gure aitari ikasitako doinu batean jarria dago, Zumaian Gabon kanta moduan abesten dena, zortziko txikikoa. Oso polita iruditzen zait, ez batere zabaldua, eta horregatik aukeratu dut"

Doinu hori ezaguna da Zumaian eta Joanito Dorronsorok hemen jaso zuen bere doinutegirako.